Menu

Indian Feathers

Indie Punk

[Kutxa Kultur Musika 2019-2020 programak, “Katapulta Tour Gipuzkoa 2020′′ zirkuitorako aukeratutako artista.]

INDIAN FEATHERS-eko kideek unibertsitatean ezagutu zuten elkar eta 2014an debutatu zuten “Fun” ingelesez abestuz. Gero, gaztelaniara jo zuten “45 Noches” abestuz, eta atzetik “Líneas Tangentes” etorri zen, Bartzelonan masterizatua. Areto mitikoetan, taberna eta gaztetxeetan, Fnac-en, Kutxa Kultur-en eta beste leku askotan jo dute, bai akustikoan eta bai elektrikoan.

Etiketei dagokienez, Indie Punk gisa definitzen du bere burua talde honek, baina gogokoen rocka dute beronen aldaera askotan: Rock & Roll, Garage, Post-Punk edo hainbat garaitako Stoner-a.
Taldea osatzen dute: Álvaro Ginés (bateria), Luis Suárez (ahotsa & gitarra), Josu González (gitarra) eta Josu Vergara (baxua).

Bandcamp: indianfeathers
Facebook: IndianFeathersOficial
Instagram: indianfeathersmusic
Twitter: FeathersIndian
Soundcloud: Indian Feathers
Youtube: Indian Feathers

BIDEOAK:
>Kutxa Kultur Kluba, Tabakalera Donostia (2019)
>Fnac Donostia (2019)