Menu

“Fortun”

Diseinu Grafikoa eta Ilustrazioa

Iñaki Gonzalez Elorz “Fortun”

10 urte pasa dira jada Fortun-ek ikasketei berriz ekin eta bere bizitza birplanteatu zuela, era honetan ordura arte delineazioan ekindako lan mundua alde batera utziz. Musika arloarekin zer ikusi estua izango zuen diseinu grafikoa izan zen bere hautua. Melomanoa jaiotzez eta musikaria gaztetatik, ez da harritzekoa gaur egun Donostian bizi den irundarrak Euskal Herriko zein mundu zabaleko musikarientzat afitxak zein diskoen azalak egiten pasatzen dituela asteko lan ordu gehienak esatea. Berri Txarrak, Belako edo John Berkout bertakoen kasu, Oscar Murlero, Micah P. Hinson edo Wilco bezalako talde esanguratsuenei egin dizkie lanak.