Menu

IKERNE GIMENEZ

Eszenografoa, Figuringilea eta Musikaria

Historia ikasi zuen Deustuko Unibertsitatean, eta Eszenografian lizentziatu zen Madrilgo RESADen (Arte Dramatikoen Goi Errege Eskola).

Eszenografia eta jantziak diseinatu ditu hainbat antzerki-zuzendarirentzat, hala nola Will Keen, Carles Alfaro, Miguel del Arco, Alfredo Sanzol eta Victor Ullate, eta baita konpainia askorentzat ere:  Zentro Dramatiko Nazionala, Antzerki Espainiarra, Antzerki Klasikoaren Konpainia Nazionala.

Telebista-iragarkien zuzendari artistikoa izan da Paramount Comedy katean, eta zinemarako jantziak diseinatu ditu, Seyla Pie zuzendari eta bideo-artistarentzat. Interprete eta musikari izan da Pamela Dürr konpainia suitzar-beldindarrean eta beste hainbat taldetan. Horrez gain, Fangoria taldeko gitarrista gisa ere aritzen da.

Konpainia berriaren Max Saria jaso zuen 2007an “Desde lo invisible” obra plastikoarengatik, eta “Avaricia, lujuria y muerte” (CDN 2009) diseinu-lanarengatik, ADE elkartearen Adriá Gual figurinismo-saria eman zioten, baita 2010eko Max Saria figuringilerik onenari ere.