Menu

Idoia Grijalbo

Zeramikagilea

Idoia Grijalbo, Donostia 1978

2000 urte inguruan hasi nintzan zeramika munduan eta gero zeramika ikasketak hasi nituen Bartzelonan. Nere zigilu “ZERAMIX” buztingintza tradizionaletik hasi eta beste kontzeptu eta prozesu berriak integratuz sortu det eta egunero era polifazetikoago eta eklektikoagoan lanean ihardun dut. 

Pieza bakarra lantzen dut, erabilgarria eta dekoratiboa. Horretarako, teknika ezberdinak batzen ditut, tornu, modelaketa, xaflak… Buztin erregogor, gres eta txamota duten terrakoten bitartez nere piezen naturaltasuna bilatzen dut, naturan aurki genitzakeen testura, akabera zein koloreekin. Perfekzio inperketua. 

Buztina hartu eta sortzen hasten naiz, hosteleritza edo bezeroren batek eskatutako lan bidea markatua ez badut behintzat. Obrari bere bidea har dezan uzten diot forma, testura eta orekaren arabera, bilatzen dudana lortu arte. Maiz era batera hasi baina ez dakit nola bukatuko den nahiz eta badaukadan ideia bat buruan edo kuadernoan egindako zirriborroa. 

2017an Japon-eko ICAF  (International Ceramic Art Festival of Sasama) erakusketa kolektiboan parte hartu nuen.

Duela urte eta erdi Laida Usandizaga, donostiar bitxigilearekin, gure PARKEAN ARTE tailer+denda sortu genuen. Gure sortze lekua izateaz gain, gure lana erakusten dugu, zeramika tailerrak ematen ditut eta beste artista/ artisauren laneak ditugu erakusgai.

ZERAMIX:
Instagram: zeramix
Facebook: idoiazeramix
Bideoa: Erreportaia Eitb Transit 2019

PARKEAN ARTE tailerra + Denda:
Instagram:
parkeanarte
Facebook: Arteparkean