Menu

Idoia Aizkorreta

Diseinua, Ilustrazioa eta Margolaritza

Diseinu grafikoa, Ilustrazioa eta Margolaritza dira nire lantegiak.
Marrazketa eta Margolaritza nire pasioak dira. Nire diseinuak, marrazkiak eta margoak burutzerakoan, koloreek duten argiak eta marrazkiaren marrak inspiratzen naute.

Material ezberdinekin lan egiten dut: olioak, urmargoak, ikatz-arkatzak, kolorezko arkatzak, errotuladoreak, pastelak eta argizarimargoak. Artelanen euskarri bezala, papera, kartoia, ohiala eta egurra erabiltzen ditut. Enkarguz eginiko artelanak margotu ditut, baita ere artelan pertsonalak.

Diseinu Grafikoan graduatua naiz 2000 urtean, hamar urte bete ditut lanean diseinatzaile grafiko lanetan Diseinu Estudio ezberdinetan eta Publizitate Agentzi garrantzitsuetan, ala nola Otzarreta (Zarautz) edo Arista (Donostia).

Gaur egun, diseinu grafikoko, ilustrazioko eta margolaritzako lanak egiten ditut bai enpresentzako bai partikularrentzako.
Nire helburua, artelan eta proiektu bakoitzak berezko nortasuna edukitzea eta besteengandik ezberdintzea da.