Menu

Grande Days

indie & post rock

[Katapulta Tour Gipuzkoak, Katapulta Tour Gipuzkoa 2017 zirkuitorako aukeratutako artista].
[ “2017-2018ko Kutxa Kultur Musika” programak, Katapulta Tour Gipuzkoa 2018 zirkuitorako aukeratutako artista .]

2013an sortua, zaila da “Grande Days” taldea sailkatzea. Bere musika indie rock doinuetera gerturatzen da post rock eta rock finena alde batera utzi gabe. Bost abestik osatutako lehendabiziko EPa Karlos Osinagarekin ‘Txap’ (Lisabö) grabatu zuten Tolosako Bonberenea estudioan. Lan honetan Za! taldeko Pauren kolaborazioa izan zuten. AIE (artistas en ruta) programaren 2017ko zirkuituan aukeratuak izan ziren eta Zarata-Mondosonoro aldizkariak urteko demo onena bezala aukeratu zuen ‘Spark. 2017an Heineken-Jazzaldia, BBK Live Bereziak, Kutxa Kultur Festival, Basque Fest edo Emergència! Festival (Bartzelona) jaialdietan aritu ziren.

Gaur egun Kutxa Kultur ekimenak Donostiako Tabakaleran duen erresidentzia programan parte hartzen ari dira eta bertan prestatuko dute 2018ko udazkenean argitaratuko duten lehendabiziko diskoa.

Taldea, Ignacio Bilbao (gitarra eta ahotsa), Ion Grijalbo (gitarra eta ahotsa), Jose Mari Lluch (baxua eta ahotsa) eta Ander Vildósola
(bateria)-k osatzen dute.