Menu

Gorka Urra

Lutierra

Lutierra, musika-tresnen fabrikazioa eta konponketa.
Adimen sortzailea eta urduria duen artisau honek txikitatik garatu zuen eskuekin sortzeko zaletasuna. 13 urte zituela, Gorkak, jakin gabe, bere bi afizio handiak izango zirenak batu zituen: musika eta arrabitaritza.

Haren lehenengo ilusio handia oparitu zioten, gitarra elektriko bat, alegia; baina denbora gutxian hondatu egin zitzaion. Denborarik galdu gabe konpontzen hasi zen, eta, bide batez, soinua hobetu zion. 16 urterekin jada, pedalak fabrikatu eta hobetzen zituen. 20 urte zituela, musikari bezala lanean hasi zen Egan, Izotz, Trikitake eta Blue Jam (blues/jazz) taldeetan, besteak beste. Horrez gain, puntuz puntuko teknika erabiliz, bere lehenengo anplifikadorea egin zuen balbulaz eta kableez osatua. Anplifikadorearen arrakasta ikusita, bere lehenengo gitarra egin zuen, “telecaster” bat, alegia. Bi instrumentu horiek, zoriz, arrabitari frantses baten eskuetan bukatu zuten: Dupont jauna, nazioartean entzute eta ospe handia dituen lutierra. Hark berarekin lan egiteko proposamena luzatu zion 2006an. Frantzian, “Nahmek” eta “ Pikutara” taldeetan jotzen zuen bitartean, hainbat instrumenturen fabrikazio- eta konponketa-tekniken gaineko ezagutzak handitu zituen,  eta baita goi-mailako balbulazko anplifikadore-gama bat garatu ere. Gailuak sekulako harrera izan zuen hainbat musikari profesionalen artean, besteak beste: Giovani Rizzuto, Olivier Louvel eta Romane.

Urte horien ondoren, jaioterrira bueltatzea erabaki zuen, eta sustraietan inspiratuz instrumentuak egiten jarraitu du, nortasunaz eta txeraz, bizitzaz eta zorroztasunez, haien bizitza eta arima musikari eskaintzen dizkioten musikariek merezi duten bezala.