Menu

Gorka Larrañaga

Artista plastikoa

Gorka Larrañaga (Azkoitia, Euskal Herria, 1974)

Pintura, eskultura eta grafika uztartzen ditu irudiaren baliabide teknologikoekin. Hiriko paisaiaren “hots” txikiak bereganatzen ditu bere metodoak, keinu piktoriko berriak bihurtzeko eta bere kualitate espresiboak, formalak, kontenplatiboak eta ebokatiboak esploratzeko. Bere militantzia artistikoari gestio kulturala ere gehitzen dio. Bide horretan Euskal Herriko artisten eta Mexikoren artean zubi artistikoa eraiki zuen hainbat urteetan.

Espainian, Mexikon, Txilen eta Ekuatoren egin ditu erakusketak. Hainbat sari eta errekonozimendu ditu Espainian, Mexikon, EEBBetan eta Euskal Herrian. Casa Galeriako zuzendari-sortzaile izan zen (2008-2018). Honako erakunde hauekin kolaboratu du proiektu artistikotan: Espainiako Enbaxada, Eusko Jaurlaritzak Mexikon duen Ordezkaritza Bulegoa, Etxepare Euskal Institutua eta FONCA.

Atzerrian 13 urtez bizi ondoren, 2019an Azkoitiara itzultzen da eta urte honetako Abenduan, Azkoitiko Torre Zuri-an “Eskuaskotarikoa” izena daraman erakusketa burutzen da, Katapulta Plataformak sustatuta Torre Zuri-ren kolaborazioarekin, eta Kutxa Fundazioa eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren babesarekin.
Erakusketa honek urte hauetako lanaren eta ikerketaren adibide diren artelanak biltzen ditu,  garai desberdinetako obrak uztartuz proposamen bakar batean ariketa bisual dinamiko bat sortuz.

Bere itzuleratik zubi artistiko berri bat sortzen dihardu, orain artista mexikarren eta Euskal Herriaren artean. Ekintza honen adibide da Urretxuko Juan de Lizarazu aretoan 2019an aurkeztutako TRANSPINTURA erakusketa, non César Rangel artista mexikarrarekin batera erdibanako erakusketa aurkeztu zuten. Beste adibide bat 2020aren hasieran Eibarko Portalea aretoan aurkeztutako CALIBRE.16 proiektua da, T.A.C.O. (Tallerse de arte contemporáneo, Mexiko hiria) kolektiboarekin kolaborazioan.  

Instagram: gorkalarranaga_
Facebook: gorkalarranagairanixe