Menu

Gko Galeria

Arte Galeria

GKo izaera sozialeko proiektu kultural eta artistikoetan lan egiten duen arte galeria da. Bere oinarrizko lana artista eta eragile, eragile hauen eta beraien ingurune artean lotura bat sortzea da. Kolaborazio mota irekiak eta dinamikoak sortuaz, era esperimentalean oinarriturik eta ekintza bideragarrietan zehaztaturik. Proposamen berrientzat euskarri, non ezagutzak eta baliabideak jarri eta konpartitzen diren.

GKo-k artista euskaldun ezberdinak ordezkatu eta hauen lana kudeatzen du, hauen ibilbide profesioanla indartzeko, beraien artelanen salmenta eta promozioa eginik, artista hauekin harreman eta ingurune berriak sortzen aldiro, sormen eta esperimentazio dinamika berriak sortuaz. Arlo ezberdinetan gizartearen eboluzioan lagundurik eta arlo artistikoa zabalduaz.

Gaur egun GKo-k espacio bat dauka Tolosan eta bertan euskal artista eta diseinatzaileen lanak erosi daitezke, kudeaketa zintzo eta partekatu batekin. Helburu nagusi bakarrakin, euskal sortzaile berri hauen proiektuak indartzea.