Menu

Ghu Proiektua

Dantza konpainia

GHU PROIEKTUA Sirah Badiolak eta Ikerne Mendieta Uskolak osatzen duten dantza garaikideko konpainia da.

Sirah Badiola

Donostian jaioa, Psikologian lizentziatua Bartzelonako Unibertsitate Autonomoan, “Salud Mental y Clínica Social” Masterra dauka. Gaztetatik dantza ikasi zuen eta Feldenkrais Metodoa ikasi zuen.
Bartzelonako zentro psikiatriko batean psikologo moduan lan egin zuen 4 urtez. Geroago Feldenkrais Metodoaren formakuntza egin zuen Brasilen, non zortzi urtez bizi izan zen. Bertan, Lugaritmo Espazioa, diziplina anitzeko espazioa, sortu eta zuzendu zuen. Bertan Feldenkrais eta dantza garaikideko eskolak ematen zituen eta bertako jarduera guztiak koordinatzen zituen.
CIA “Camaleao” -en lan egin zuen eta dantza garaikideko hainbat talderekin kolaboratu zuen. Antzerki talde eta abeslarien entrenatzaile ere izan zen. Gaur egun, gorputz terapeuta gisa, Feldenkrais metodoaren eta “Danza Presencia” irakasle gisa eta dantzari independente gisa lan egiten du.

Web-orria: www.sirahbadiola.com
Istagram: danzasirahbadiola


Ikerne Mendieta Uskola

Psikopedagogian lizentziaduna eta Magisteritzan diplomaduna (Hezkuntza Berezia eta Haur Hezkuntza espezialitateetan) Euskal Herriko Unibertsitatean. Bere ibilbide profesionala “Gorputz Arteterapia Humanista” ikasiz osotu zuen Bartzelonan eta Gasteizen eta “Dantza Antzerkia: Mugimenduaren Esentzia eta Aktorearen Presentzia” ikasketekin Granadako EPFCA Arte Eszenikoen Eskolan.
Granada TANZ Teatro” konpainian dantzari, sortzaile eta interprete gisa lan egin zuen 4 urtez. Azken urteetan, dantza garaikideko sorkuntza eta ikerketa proiektu desberdinetan lana egiten eta diziplina anitzeko artista desberdinekin kolaboratzen dihardu.
Gaur egun, Deustuko Unibertsitateko Begoñako Andra Mari Irakasleen Unibertsitate Eskolan “Gorputz Adierazpena eta Komunikazioa” arloko irakaslea da. Lehen Hezkuntzako Graduan irakasle moduan dihardu. Bere irakaskuntza jarduera gorputz adierazpenean garatzen duelarik.

Istagram: Ikerne_mendieta