Menu

Ezpalak

Rock

[ Zirkuituaren aukeraketa prozesu propiotik “Katapulta Tour Gipuzkoa 2020 zirkuiturako autatutako artista.]

“EZPALAK” 2019an sortutako talde berri bat da; Grises taldeko kide den Eñaut Gaztañagak, Voltaia-ko Unai Eizagirrek, Los Moths-eko Juanjo Berasainek eta Passepartout-eko Xabi Arrietak osatua.
90. hamarkadako “Rock alternatiboko” taldeekiko duten pasioak eraman ditu lau lagunok talde berri hau osatzera.

2019an lehenengo diskoa, “Ezpalak”, argitaratu zuten bederatzi abestiz osatua eta bertan fuzz soinuak eta riff indartsuak ahots melodikoekin nahasten ziren.

2020ko ekainean bigarren diskoa izango denaren lehenengo abesti aurrerapena atera zuten, “Itzala” eta laister bigarren single-a kaleratuko dute. Diskoa berriz 2021ean argitaratuko da.

Facebook: Ezpalak
Instagram: ezpalak
Youtube: EZPALAK

BIDEOAK:
>“Atarian” (Videoclip Oficial)
>“Ezpalak” (Primer disco completo)