Menu

Etxepare

Etxepare Euskal Institutua

“Etxepare Euskal Institutua euskal hizkuntza eta kultura munduratzeko xedez jaio zen. Euskarak eta euskal kulturak leku propioa izan dute munduan, idazle, musikari, zine zuzendari, dantzari, eta orokorrean artista euskaldunei esker. Herri baten kultura ezagutzera emateko giltzarria haren  zabalkundea da, eta sortzaileak dira gure izena eta izana mundura eraman dutenak.

Etxepare Euskal Institutuan artista horiek dira gakoa. Institutuak bitartekari lana egiten du euskal sorkuntza atzerrian ezagutzera emateko, ahots ezberdinak helburu bakarrera ekarrita. Xede hori bete ahal izateko, harreman estua du sortzaileekin eta industria euskaldunarekin, euren lana modu egokienean sustatzeko eta zubiak eraikitzeko.

Institutua puntako nazioarteko azoketara ere joaten da –hezkuntza, literatura, ikus-entzunezkoak, antzerkia, dantza…- euskal sorkuntza eta produkzioa ezagutaraztea ardatz; topaketak antolatzen ditu, agente ezberdinen arteko harremana sustatzen du eta gure kultura ezagutarazteko ekintzak antolatzen ditu.”