Menu

Eraul

Musika taldea

Pare bat urte inguru darama Asier Beramendik talde irudikatu batentzat abestiak irudikatzen. Salamanca eta Gotemburgoko estenatokietatik ibili da Donostiara itzuli eta Eraul proiektua errealitate bilakatu ahal izan duen arte. Hortarako, lehenik Julen Idígoras, bateria eta perkusioa, eta Borja Antonekin, gitarra elektrikoa eta bibolina (biak Skakeitaneko kideak) elkartu eta, hiruron artean, taldea osatzen amaitu dute: Maria Bustos, txeloa (Humar Quartet); Garazi Esnaola, pianoa (3gabe2, Margot); eta Julen Barandiarán, baxua (Burun Danga). Folk, pop eta blues musiketik elikatzen diren doinuek mugitzen dute Eraul, melankoliaren presentzia handiarekin.

Kutxa Kultur Musika programak aukeratutako artista.