Menu

El Sekadero

Mikroantzerkia eta kultura

Arte eszenikoak jendearengana mikro formatuan hurbiltzea; horixe da El Sekaderoren zeregina. Hainbat hiritan sortzen ari diren arte-adierazpen berriak geureganatu nahi ditugu: adierazpen berritzaileak, ez-ohiko espazioetan egiten direnak, eredu zaharretatik urruntzen direnak, eta ondorioz, ikuslego zabalago batengana heltzen direnak, sustatuz, horrela, kulturaren hedapena.

Bi kidek osatzen dugu El Sekadero: Patricia Cerrada Oyamburu eta Alfredo Redondo Galarraga. Kulturaren kudeatzaile gisa, garaiko kultur joera ezberdinen bilgunea sortzea dugu helburu, horizontalki, eta aldaketa eraginez.