Menu

El Octavo Árbol

Pop emozionala eta bortitza

Flavio Banterlak eta Juan de Diosek abesti-bilduma bat idatzi eta grabatu zuten Paco Locoren estudioan, 2013aren hasieran. Bizitzak bi konpositoreak banatu zituen, eta, orain, Flaviok (Transalpine Boys, Lady Banana) El Octavo Árbol aurkeztuko du zuzenean, Donostian, Maria Soriazurekin (Rafa Berrio, Beñat Igerabide) eta Andoni Etxebesterekin (Supersweet, Frank, PLV Havoc) batera.

Pop emozional eta bortitzezko berrogeita hamar minutu, eta publikoa nostalgiaz, ametsez eta energiaz betetako lekuetara eraman nahi duten hiru musikari. Laster, haien lehen diskoa aurkeztuko dute: “Tierra y Serpiente”.

MUSIKAGELAren eskutik eta Donostikluba Zirkuituaren barruan, El Octavo Árbol taldeak kontzertua eman zuen 2013ko azaroaren 1ean, “La Tabernan”. Hemen dituzue taldeari egindako elkarrizketa laburra eta haien lanaren lagintxo bat.