Menu

El CONCCERTINO

Réquiem para Enríquez

Enríquez jauna ez da inoiz izan. Enríquez jauna ez da inoiz izan. Enríquez jauna ez da inoiz izan. Nolanahi ere, Enríquez jauna hil egin da. Iñaki Santos, Ebi Soria eta Joseba Roldán oholtzakideek utzi gaitun Enríquez jaunari azken egurrezko agur agurgarri poetikoa ematera gonbidatu nahi zaitugu zehazteke dagoen tokira erabakita ez dagoen orduetan. Hartu zure tiketa. Salda egongo da. Enríquez, maite zaitugu.

Joseba Roldán
Donostiako Arte Eszenikoen Tailerrean ikasitako aktorea. Besteak beste, Espe Lopez, Virginia Imaz eta Oscar Gomezekin osatu zuen haren prestakuntza. Hainbat proiektutan parte hartu du, esaterako: “Zertarako Hegoak” (Metrokoadroka) eta “Tranxlan” (Tabakalera). 2005az geroztik, “Alquimia” fanzine literario irudiduna koordinatzen du.

Iñaki Santos
Aktorea eta musikaria. Donostiako Arte Eszenikoen Tailerrean ikasi zuen. Besteak beste, Carlos Zabala, Itziar Madariaga, Pablo Malo eta Espe Lopezekin osatu zuen haren prestakuntza. Hainbat obratan parte hartu du, esaterako: “Besokeak” (Izaskun Laplaza) eta “1813ko Abuztuaren 31ren Oroitza” (Donostia Sutan).

Ebi Soria
Musikaria, konpositorea eta interpretea. Donostiako Musika eta Dantza Eskolan eta Bartzelonako Musika Tailerrean ikasi zuen. Idoia Zabaleta, Espe Lopez, Oscar Gómez, Iñaki Salvador, Patri Goialde eta beste hainbatekin osatu zuen haren prestakuntza. Proiektu ugaritan konpositore eta soinu- eta eszena-diseinatzaile izan da, esaterako: “Tempus tempi” (Anakrusa) eta “Sistematurgias” (Arteleku Laborategiak). Halaber, talde askotan parte hartu du musikari gisa, hala nola “Karma Quintet”, “The Boogalords” eta “Dollmen”.

Gaztemaniak programak aukeratutako artista 2016ko Katapulta Tour Gipuzkoa zirkuitorako.