Menu

Ekain Arte Lanak

Arte Galeria

Donostiako Alde Zaharreko bihotzean kokatua

Duela 5.000 urtetik gora, Madeleine aldian, gure arbasoek EKAIN haitzuloko barrunbe batean bi hartz marraztu eta zizelkatu zituzten silueta beltzez, bata txikia eta bestea handia. Bi hartz hauek, gure hiriko Alde Zaharraren bihotzean kokaturiko gune berritzaile eta sortzaile honen adierazle eta logotipo dira.

Ekain Arte Galeriak Musikagelaren doako kontzertuen programan parte hartu zuen, Donostiklubaren zirkuituaren barruan. Kontzertuak hiriko hainbat lekutan izan ziren, eta Buenawista Prolleckziom’s Musika Elkarteak ekoiztu zituen.

Hain zuzen ere, galeriaren instalazioetan izan zen LUKE ARMSTRONGen kontzertua, 2013ko irailaren 20an, ostirala. Horren erakusgarri, webgune honetan Ekain galerian eskainitako emanaldi haren bideoa ikus dezakezue.