Menu

Dosekilibrados

Antzerki konpainia

[ 2017ko Katapulta Tour Gipuzkoa zirkuitorako aukeratutako artista.]

Deibiz Eraso eta Jon Ruiz 2010ean ezagutu ziren, Marga Altolaguirreren Arte Eszenikoetako Eskolan parte hartzera sartu ziren “Fatal Equilibrio Total” antzerkilana eginez. Honek, Donostiako 23.Gazteen Antzerki Topaketan Epaimahaiaren Saria jaso zuen (senior kategorian). Orduzkeroztik antzerki eta clown kurtsoetan jarraitzen dute hezitzen 2014ean “DOSEKILIBRADOS” jaiotzen den arte, umorezko ikuskizun txiki bat sortzeko duten gogoari esker. “Person & Sensei” izan zen argia ikusi zuen lehenengo antzezlana eta Durangoko TOPAKLOWN topaketan antzeztu zuten. Gero “Kasting?” pieza egin zuten eta gaur egun “El Club de los Mentirosos”-ekin dabiltza lanean. Inoiz pentsatu ez duzun bere senean dagoen eromen mundu batetara erango zaituzte, mikroantzerkiko 6 antzezlan dituen José Bosch-en gidoiarekin, eta, 16 antzezlan baino gehiagoren aktore, egile eta zuzendari den eta Europa osoan ordezkatua den IMPREBIS konpainiaren sortzailea den Carles Castillo-k zuzendurikoa.