Menu

Donostia Kultura

Donostia Kulturaren eskutik, Buenawista Prolleckziom’s-ek Musikagela diseinatu eta kudeatzen du, zerbitzua hasi zenetik. Ekimena Egia Kultur Zentroaren entsegu-lokalak kudeatzeko helburu soilarekin abiarazi zen; baina hedatzen joan da, orain dena osatu arte. Gaur egun, lokalen kudeaketaz gain, prestakuntza, grabaketarako eta zuzeneko emanaldietarako material profesionala mailegatzeko zerbitzua, kontzertu-zikloa eta aholkularitza ere eskaintzen ditu. Musikagela kontzertu-zikloan parte hartzen duten artistak Katapulta Plataforman sartzen dira.