Menu

Donostia/San Sebastian 2016

Donostia/San Sebastián 2016 Fundazioa Katapulta plataformarekin elkarlanean aritu zen, 2014ko martxoan “Katapulta sortzaileen 1. diziplina arteko erakustaldia” ospatzeko, “Espacio 2016 Gunea” eremuaren baitan. Erakustaldian, hainbat zuzeneko jarduera antolatu ziren: performanceak, dantza, antzerkia, musika, eszenografia, arkitektura, pintura, eskultura, hitzaldiak, entseguak, interpretazioa, zinema, moda, instrumentuak, proiekzioak, fanzineak, argitalpenak eta haurrentzako jarduerak.