Menu

Deus Ez

Rock alternatiboa

[ 2018ko Katapulta Tour Gipuzkoa zirkuitorako aukeratutako artista.]

DEUS EZ gipuzkoako power trio bat gara eta euskaraz abesturiko rock alternatiboa egiten dugu. Talde hau 2016ean sortu genuen Eric (gitarra eta ahotsa), Alex (baxua) eta Koldok (bateria), hirurok talde ezberdinetan jo izan dugun musikari esperimentatuak.

2017ko udaran gure lehen diska grabatu genuen, “Deus Ez” izenekoa. Diska autoekoiztua da, 10 abestiz osaturikoa, eta bertan rock, punk edota metal estiloak aurkitu daitezke, melodia zaindu eta indartsuekin.

Diska kaleratu genuenetik Azkoitiko Matadeixe edota Durangoko Azoka bezalako lekuetan aurkezteko aukera izan dugu. Gure zuzenekoaren ezaugarri nagusiak diskaren soinuarekiko fideltasuna eta gure jarrera indartsuak dira.