Menu

Deñe

Pop sentikorra

[Kutxa Kultur Musika 2021-2022 programak, “Katapulta Tour Gipuzkoa 2022″ zirkuitorako aukeratutako artista.]

Deñe naiz, kantautore azpeitiar gaztea. Umea nintzenetik lotura estua izan dut musikarekin eta gaur egun oraindik ere musika munduan jarraitzen dut. Pianoa jotzeari ekin nion umea nintzela eta urte batzuk beranduago gitarra eta ahots heziketako klaseak hartzeko grina piztu zitzaidan. Deñe proiektuaren hastapenak 14 urte nituela hasi ziren, nire lehen abestia, Azken Agurra, konposatu nuenean. 2020an egin nuen publiko Deñe proiektua Gaztea Maketa Lehiaketan eta nire ibilbide musikala markatu duen gertakaria izan da. Kantautorea naizenez sekulako garrantzia dute letrek abestietan eta bizipen pertsonaletatik eratorritako letrak izaten dira gehienetan. Generoaro dagokionez, pop musika egiten dut eta goxotasuna
eta sentikortasuna nagusi dira nire musikan. Betidanik nire ametsa EP edo disko bat grabatzea izan da eta aurten Kutxa Kulturrek emandako bekari esker nire amets hori egi bihurtzeko bideri ekin diot. Urte hau ustekabeko ekintzez, musikaz eta egunez beteta egongo da eta irrikitan nago bide berri hau bizitzeko.

Facebook:  dene.garciabravoalberdi
Instagram:  @denemusic_
Twitter: DeneOficial

BIDEOAK:
> Udarako Ametsak
Azken agurra
Ezkutuko Hitzak