Menu

Creative Outfits

Benedetta Orsoli & Alejandra Torrado

“Creative Outfits” Benedetta Orsoliren eta Alejandra Torradoren tailerra da. Bertan, batera lan egiten dute eskultura-pieza bereziak sortzen (trajeak eta arte eszenikoetarako osagarriak kasu), aparteko atmosferak eratuz.

Alejandra Torrado (1979, Donostia). Artista plastiko hau Donostian bizi da, eta bertan lan egiten du ere, marrazketako, materialetako eta inprimaketa-sistemetako irakasle gisa. Artelekun artista egoiliar izan zen lau urtez (2010-2014), eta Benedetta Orsolirekin batera, ikuskizunen mundurako eskultura-pieza biziak sortzen zituen.

Benedetta Orsoli (1978, Firenze). Donostian bizi da, eta dantzari gaztez osatutako Dantzaz Konpainiaren jantzien diseinatzailea eta arduraduna da. Lau urtez (2010-2014), Artelekuko tailerrean lan egin zuen artista gisa, eta Alejanda Torradorekin elkarlanean, pieza bereziak sortzen zituen ikuskizunetarako, dantzarako eta performanceetarako.

Helbide elektronikoa:
Benedetta Orsoli: kika995@hotmail.com
Alejandra Torrado: Alejandra_torrado@hotmail.com