Menu

Chuneta

Plastika Artelana

Chuneta (Mercedes Sánchez – Agustino)

Artista plastiko egoiliarra izan da Artelekun (2003-2008), Donostian, eta, hain zuzen ere, hiri horretan bizi da 1995etik.

Arte Ederretan, eta, zehazki, Pinturan lizentziatu zen Salamancako Unibertsitatean, 1997an. 2005 eta 2008 artean, Artearen Estetika Doktoretzarako ikastaroak egin zituen EHUko Filosofia eta Arkitektura fakultateetan. Gipuzkoako Foru Aldundiaren Arte Sormenerako beka lortu zuen 2006an, eta hainbat arte-diziplinako irakaslea da, 1992tik. Serigrafia, pintura eta animazioaren gaineko tailerretan parte hartzen du, eta 1989tik, hainbat erakusketa egin ditu, Madrilen, Vigon, Pontevedran eta Donostian, besteak beste. Erakusketa indibidualak eta kolektiboak maiz egiten ditu, eta artista berritzailetzat eta pintura-ikertzailetzat hartua da. 2003az geroztik, Artelekun pintura-ildo berria garatu du: margotzearen plazera, ehundura, pintura-material eta teknika berriak ikertzearen plazera.

Beste esteka batzuk:
YouTube kanala – Chuneta