Menu

Charlie & The Colours

Folk - Pop

[ Kutxa Kultur Musika Programak 2017ko Katapulta Tour Gipuzkoa zirkuitorako aukeratutako artista.]

Charlie & The Colours Donostian jaio eta bertan bizi den musika-taldea da. Taldekide dira, taldeko buru den Charlie Atkey Britaniarra eta Euskal Herriko hiru musikari: Iñigo Asensio (akordeoia eta teklatuak), Iker Lauroba (kontrabaxua eta gitarrak) eta Michel Longaron (bateria-jotzailea).
Beraien musika, folk eta pop-musika, eta, akustikoa eta elektrikoako arloetan mugitzen da, tristura eta alaitasuna, zalantza eta fedea bezalako toki ezberdinetara iritsirik. Iluntasunetik argira eta bakardadetik solidaritatera bidaiatzen duten abestiak.

“Bonsai Tree” (2015ean autoeditatua) lehenego diskarekin urte eta erdiz estatuko areto ezberdinetan kontzertuak emanez ibili dira heldutasun aro batetara iritsirik, eta gaur egun, bigarren lanaren promozioarekin dabiltza. Bigarren lana honek “Mehaka” izena du Mehaka baserrian autoekoiztu dutelako.

Taldearen liderra den Charlie Atkey-ek esaten duenez “proiektu anglosaxoi, euskaldun eta Katalan hau egunero nola doan hazten eta heltzen ikusiaz gozatu egiten dut. Elkargune bat da eta bertatik bigarren diska jaio da, diska hau “bizitza osoko ipuin bilduma bat da, lehenengo pauso, nahi, oroimen eta etorkizuneko konpromisoetara itzultzen duena”. Konpromisu hauek baliteke helduagoak izatea baina baita ere zalantzadunak. Horrelako sinplea eta jatorra izateko asmoa dauka talde donostiarraren bigarren lana honek.