Menu

Castle Rock

Entsegu-gelak

Entsegu-gelak. Intsonorizatuak, haize egokitua, WIFI, aparkaleku arazorik ez, 24 orduko bigilantzia, 365/24 irekita, alarma sistema indibiduala, garbitasuna…

Musika entsegurako inguruko aretoak aztertu ondoren, gehienek musikagileek eskatzen ditugun akustika eta segurtasun baldintzak betetzen ez dituztela ohartu ginen. Gainera, alokairuen prezioa oso altuak da, musikari ez-profesionalak ordaindu ezin duelarik. Beste batzuetan, sartzeko baldintzak ez dira oso erosoak: ordukako alokairuak izanik, ezin duzu entsegua zure instrumentuekin egin edota “trasteekin” leku batetik bestera ibili behar zara.

Egoera honetan, Donostialdeako musikagileei kalitatezko instalazioak eskaintzen dizkiegu, talde GUZTIENTZAKO eskuragarri diren prezioan. Hilabeteko 180€tik aurrera lor dezakezu zure lokala. Eta ez dugu taldeka kobratzen, hobekien datorkizun erara banatu dezakezularik aretoa.