Menu

Buffalo

Talde instrumentala

[ 2017ko Katapulta Tour Gipuzkoa zirkuitorako aukeratutako artista.]

“Buffalo”,  Ander Ederra (gitarra),  Joanes Ederra (baxua) eta David Gorospek (bateria) osaturiko talde instrumentala da. Zarautzen 2008an sortua, hiru lan argitaratu dituzte, azkenengoa “Zinematik” (2015) izenekoa Zarauzko Modelo aretoan grabatutako zuzenekoa da. Hastapenetatik jorratu dute musika instrumental eta experimentala, hala ere ez da batere erraz klasifikatu dezakegun taldea. Beraiek argi dute ez direla etiketa zaleak, atmosfera musikal txiki eta delikatuen zale, kontzertu ugari eskeini ditu,besteak beste, Donostiako Jazzaldian eta Kutxa Kultur Festibalean jo du taldeak. “Buffalo” beraien proiektu pertsonalena izateaz gain, hiru musikariek beste proiektu askotan parte hartu dute, esaterako; Benito Lertxundi, Olatz Zugasti, Makala Jazz Funk Band, Txuma Murugarren eta abar.