Menu

Beñat Igerabide

pop-rock melodikoa

[ 2017ko Katapulta Tour Gipuzkoa zirkuitorako aukeratutako artista.]

Hainbat talde gipuzkoarretan parte hartu ondoren hasi zen Beñat Igerabide (Aduna, Gipuzkoa) kantuak bakarka konposatzen. 2009an, Musicians Institute-n (Hollywood, California, AEB) soinu ikasketak burutu zituen eta handik bueltan, hainbat urte pasatu zituen bere bakarkako proiektua lantzen, mimo handiarekin abestiak sortzen, eta jaioterrian bere grabaketa estudioa eraikitzen, Sonola Studio.

2014an ikusi zuen argia “Orbainak” izeneko bere lehen lanak. Ahots eder bat, letra onak, mezu unibertsalak eta emozionalak, pertsonaren barrua arakatzen duten kantuak, musikari handiak eta melodia onak dira lan interesgarri honen giltzarriak. Pop-rock, country eta blues leuneko hamaika kantuk osatzen dute.

2016ko Azaroak 6an, bere bigarren diska argitaratu du, “Geldialdi bakoitzean”. Pop-rockaren inguruan mugitzen den arren, bestelako estiloak ere badaude disko berrian. Igerabideren esanetan: «Esperimentatu dugu funk pixka batekin, folkarekin, eta badago abesti akustiko bat ere». «Lehenengo diskoaren aldean, baikorragoa, alaiagoa dela uste dut eta indarra duela».

Gaur egun, esperientzia handiko taldekide berriekin zuzeneko indartsua eskaintzen ari da. Honakoak dira taldekideak: David Etura (bateria eta ahotsak), Matthieu Haramboure (baxua), Peio Gorrotxategi (teklatuak), Gorka Urra (gitarra, ahotsak) eta Beñat Igerabide (ahotsa eta gitarra).