Menu

Behibi´s

ANTZERKI KONPAINIA

[“Katapulta Tour Gipuzkoa 2022″ zirkuitorako autatutako artista, zirkuitu beraren deialdian aukeratua.]

BEHIBI´S ANTZERKI KONPAINIA sentimendu sortzaile baten garapen prozezuaren emaitza da, antzerkia egiteko beharrarena, alegia. Jatorrizko energia batetik abiatuta eta lan eta ahaleginez betetako ikastaldi ezberdinetatik pasa ondoren, 1992 urteaz geroztik Patricia Franco Heras-en proiektu heldu eta profesionala da.

Pertsona bakarreko ikuskizunak sortzen ditu arte eszenikoetako profesional desberdinen lankidetzari esker.

Gure lanaren inguruan eta emakume bat antzerki munduaren barruan txertatzeaz hausnartzen, emakume batentzat antzerkia egiteak zer suposatzen duen, zergatik eta zertarako egiten dugun eta ikuslegoari lana, kezka eta jakinmina nola eskeini daitekeen pensatzen…

“TRABAJOS DE INTERIOR”-en Sinopsia: Benetan nihilista den emakume bat, kabestruekin bizi dela konturatzen da, hamster gurpil batetan bezala. Alferkeri existentzialaren erruz aberetuta dagoela, mundu anitz, urduri, kaotiko eta zehaztugabe batean bizi dela. Berea zentzurik gabeko existentzia dela, estua eta estresatua. Hala, lanari ekiten dio: plastikoak eta kanaberak erabiliz instalazioak egiten ditu, bere eskeletoarekin mintzatzen da, bere aldartea eta bere kanpoko itxura uztartzen saiatzen da; pozik jartzen da, funky, konspiranoika eta patafisika…

Gogaitasun existentziala bilaketa motore gisa hartuta, bizitzearen funtsezko ariketa denak emanda esploratu nahi du.

Web: www.behibis.com
Facebook:
behibis

BIDEOAK:
“Trabajos de interior” Trailerra