Menu

Arteko Galeria

Arte Garaikideko Galeria

1996tik, arte garaikidea hedatzera dedikatu da, eta balio berriak sustatzeaz gain, jada ospetsu diren autoreen erakusketak ere baditu. 2006ko martxoan, Arteko galeriak 180 m2-ko espazio berria ireki zuen Tabakaleratik gertu, bi kaletara ematen duen fatxada batekin.

Arteko Arte Galeriak Musikagelaren doako kontzertuen programan parte hartu zuen, Donostiklubaren zirkuituaren barruan. Kontzertuak hiriko hainbat lekutan izan ziren, eta Buenawista Prolleckziom’s Musika Elkarteak ekoiztu zituen.

Hain zuzen ere, galeriaren instalazioetan izan zen JUNE CALSORen kontzertua, ostiralean, 2013ko urriaren 18an. Horren erakusgarri, webgune honetan Arteko galerian eskainitako emanaldi haren bideoa ikus dezakezue.