Menu

Arantza Iglesias

Dantzaria eta koreografoa

Bere formakuntza oso txikitatik hasten du, dantzan, arte martzialetan eta musikan. Perkusio eta dantza afrikar talde ezberdinetean parte hartu du, “Ttakunpa” eta “Les Petit, cía. del maestro Kasoum Sanogo”, besteak beste.

Bestalde, mugimendua eta espresioa gehiago lantzeko interesak, Madrileko Carmen Senra eskolan formakuntza egitera eraman zuen, non Dantza Garaikidearen Lanbide-Heziketa Plana egin zuen. Antzezlari bezala, Jesús Rubio-ren “Laboatik”, Alba Lorca-ren “Acostúmbrate” (Madril, 2011) eta “Miradas al cuerpo 2010” (Madril)-en aurkeztutako María Mas-en “Entre Guerras”-en egin du lan. Gaur egun Asier Zabaleta-ren ERTZA konpainiako dantzaria da.