Menu

Cia. Nogusano

Antzerki Konpainia

Jon eta Paolo, 2010eko Urrian ezagutu zuten elkar, Lugaritzeko antzerki ikastaro trinko batean. Lehen elkar-ikusi hau eta gero, urteetan ez ziren gehiago ikusi. Bakoitzak bere aldetik, clown ikastaro askotan parte-hartu zuten, Virginia Imaz, Pep Vila, Anton Valen, Caroline Dream, Carlo MÔ eta Mr Di entre-ekin, besteak beste.

Bartzelonan Phillipe Gaulier-en ikastaro batean berriz egin zuten topo. Eta garagardo eta tontakeri artean, Abendu horretan, elkarrekin zer edo zer sortzea otu zitzaien Donostiako bueltarako. Honela jaio zen “A pan y Agua”. 2013tik hona pieza honetan dihardute jo ta su, eta honekin bi sari jaso dituzte: bata, “2013an Asvineneako poltsiko antzerkiko publikoaren saria ”, eta bestea, “2015ean Milango Klown jaialdiko epaimahaiaren saria”.

Gaztemaniak programak aukeratutako artista.