Menu

Anodino

"Maita(k)ale Borroka"

 

Anodino Teatroa antzerki munduan besteen proiektuentzako urteetan lan egin eta gero, bide propioari ekin genion 2014. urtean.
“Maita(k)ale Borroka”, izan zen gure lehenengo sorkuntza eta Bilboko “Pabellón 6″k antolatutako III. Antzerki Arina Jardunaldietan obra onenaren saria irabazi genuen, besteak beste. “Zerura Eroria”, 2016. urtean estreinatua, gure lehenengo antzezlan handia da. Komedia burugabea eta zorrotza, oso harrera ona izan zuelarik.
Donostiako Poltsiko Antzerkia-ren lehenengo saria irabazita, “Erbeste, edo saihets baten aldarrikapenak” aurkeztu genuen. Matxismoaren sustraietan murgiltzen ginen Eva eta Adan-en istorioa kontatzeko, baina oraingo honetan Evaren ikuspegitik.

Anodino hitzaren esanahia bilatzen badugu zera esan nahi du:
1) Sustantzibakoa, garrantzirik gabea.
2) Mina kentzen edo arintzen duena.
Guztiz ados gaude.

“Maita(k)ale Borroka”-ren sinopsia:
Kepa, gau erromantiko hartarako prest dago dagoeneko: jatetxea, lore sorta bikaina, kandelak… Noski, ez zuen espero egun horretan deitutako grebak gau hartako norabidea guztiz aldatuko zuenik. Neska hura perfektua zen; hala zirudien behintzat. Indarkeriaz, maitasunez eta bestelako aldarrikapenez beteriko antzezlana.
Aktoreak: Ane Pikaza eta Aitor Fernandino.
Testua: Mikel Fernandino.
Zuzendaritza: Getari Etxegarai Turrillas.