Menu

Anakrusa

Dantza, musika eta antzerki konpainia

Anakrusa (Noemí Viana, Eneko Gil, Ion Estala eta Iñigo Ortega) 2011ean sortu zen “Dantzan Bilaka” izeneko sorkuntza-koreografikoko laguntza jaso ondoren. Mugimenduaren, soinuaren eta espazioaren arteko sorkuntza-kodigo komunak bilatzea da taldearen helburua.

Esperimentazio lanetan murgildurik taldea oso emaitza onak hasi zen eskuratzen: soinuak gorputzean uzten duen oihartzuna, soinuaren transposizioa espazioan eta hitzean, etab. Idazteko makina, metronomoa eta gorputzak berak sortzen dituen soinuak dira taldearen lehenengo piezaren oinarria, dFeria 2012an estreinatua, “Tempus,-i

Bestetik kalea hautatu du taldeak. Lan egiteko modua berdina da, probokazioa; hiriko txoko bat, banku bat, hiritarren espazio bat eta bertan gertatuko da “Insitu”, Anakrusaren bigarren pieza.

Gaur egun, taldea “Duo” piezaren sorkuntza-prozesuan murgilduta dago. Sorkuntza-prozesuan zegoen bertsioa “Dantzan Bilaka” programaren barruan aurkeztu ondoren, Anakrusak lanean jarraitzen du 2014ean behin betiko bertsioa estrenaitzeko.

Beste esteka batzuk:
Facebook Anakrusa.Taldea
Twitter Anakrusa.Taldea
Vimeo Anakrusa