Menu

Ana Jose Rossi

Pintura zetan eta fieltroan

Argentina-ko San Juan-en jaio eta Mendoza-n bizitu nintzen. “Escuela Provincial de Bellas Artes de Mendoza”-n ikasi nuen eta teknika artistiko ezberdinekin aritu nintzen, batez ere, ehun-teknikeekin Leticia González artistarekin. 1990-an nire ibilbidea hasi nuen ehunaren artea landuaz, eta Eliana Molinelli artistak animatuaz milurteko “Batik” teknika aztertzen hasi nintzen. “Batik”-a eta honen argizarizko aplikazio ezberdinak ikasi nituen.

1992-tik aurrera Argentina-n, bakarkako erakusketa eta baita ere erakusketa kolektibo askotan parte hartu nuen. 2001-tik Donostian bizi naiz. Pieza bakarrak diseinatzen ditut eta kalitate ezberdinetako zeta naturaleko ehunak erabiltzen ditut, argizarizko eta parafinazko tratamendu zorrotzak eginez eta kalitatezko lurrunezko fijazio-tinteekin. Nire obra, neurri haundiko zeta margotuak dira, bi eta hiru dimentsiotako muralak eta ehuna jarri daitezkeen erabilgarriak diren objetu ezberdinak. Nire tailerrean nire ezagutzak konpartitzen ditut eta workshop trinkoak ematen ditut lokal, nazional eta internazional mailan.