Menu

Amagoia Lauzirika

Aktoresa

[ 2017ko Katapulta Tour Gipuzkoa zirkuitorako aukeratutako artista.]

“KITTO, nik utziko dut” Amagoia Lauzirikarentzat propio pentsatu eta idatzitako bakarrizketa da. 2013aren bukaeran sortzen hasten da bere 40. urtebetetzeko oparia izateko asmoz. Abiapuntua azken urtetan bizitzak eman dizkigun kolpetan dauka, hartzera bultzatzen gaituen erabaki latzetan, momentu bajuetan, zalantzetan, derrigorrezko erabakietan, emagalduena den ofizio honetan, Mamet-ek zioen bezala… ikuskizun xume bat egiteko asmotik sortzen da.

Teresa Calo, Carlos Zabala eta Dorleta Urretabizkaiaren textoak bildu eta 2016ko otsailaren 12an estreinatu genuen euskaraz Donostiako Poltsiko Antzerkiaren 40. edizioan. Eta gazteleraz 2016ko dFERIAn. “KITTO, nik utziko dut” guregandik abiatzen da guregana bueltatzeko, gure lanbideaz ari da baina batez ere gure bizitzaz. Eta antzerkia egitera jolasten dugu, noski, geure burua asmatzera eta errepresentatzera, eta guzti hori egiteko aukera berreskuratzera, askatasun osoz eta konplexurik gabe. Auto-fikzioa da. Errealitatea eta fikzioa nahastuta. Zenbat bakoitzetik? Bietatik asko.