Menu

ALQUIMIA FANZINE

Argitalpen literarioa eta ilustratua

Alquimia Fanzinea argitalpen literarioa eta ilustratua da. Bertan, olerkiak, ipuinak, kontakizun laburrak, poesia, ikusizko olerkiak eta ilustrazio poetikoak argitaratzen ditugu, eta publikoaren eskura jarri.

Alquimia Fanzinearen lehen alea 2005eko ekainean atera zen. Urte hartatik eta 2011ra arte, hogei ale argitaratu ziren, aldizkakotasun finkorik gabe. 2011n zehar, bi hilean behin argitaratzen genuen, eta 2012z geroztik, hilero argitaratzen dugu.

Papereko bertsioa honako establezimendu hauetan aurki daiteke: Mimiku loradenda (San Martingo Azoka, Donostia), Kaxilda liburu-denda (Easo plaza, Donostia), Ezquerra-Uriarte farmazia (Benta Berri plaza, Donosti), Alboka kafetegia (Easo kalea, Donostia), Bigarren Eskuko Pottoko Bitxiak (Herriz herri) eta Ana ile-apaindegia (Heriz pasealekua, Donostia). Bertsio digitala www.alquimiafanzine.org webgunean lor daiteke.

Zergatik egiten dugu hau? Poesia eta jarduera poetikoa aldarrikatzen ditugulako, literarioak, ikusizkoak nahiz eszenikoak. Gauza txikien sinpletasunak duen edertasunean sinesten dugulako. Idaztea eta marraztea gustuko ditugulako. Ekonomia eta merkatua ez direlako gai bakarrak. Sortzeko grina daukagulako. Nahi dugulako.

Beste esteka batzuk:
www.facebook.com/alquimiafanzine