Menu

Alberto Canet Muga

Tenore Lirikoa

Alberto Canet-Muga Gasteizen jaio zen. Biologia amaitu ostean, ahots lirikoaren abenturan murgiltzea erabaki zuen, giza ahotsak bitarteko elektronikoen laguntzarik izan gabe lor dezakeen mailarik gorena, alegia… “Bide liluragarria da, zure buruaren alderdi berriak ezagutzen dituzu, eta zoragarria da! Ahotsa hedatuz, zure burua ezagutu dezakezu, hazi eta mundura gerturatu…”

2011n, Gasteizen “Asociación lírica de la tierra” plataforma sortu zuen, operak, zarzuelak, eta, oro har, lirika sortzeko eta antzezteko. Tokiko musikariak, konpositoreak eta instrumentistak sustatzen ditu, eta, jakina, abeslari lirikoak ere bai. “Bai, tokikoaren aldeko apustua egin behar dugu, batik bat gaur egun. Nik uste horixe dela garapen bidean dauden herrialdeen joera: Islandiaren adibidea hortxe dugu, krisia soilik ez, porrot estatala gainditu duen herrialde bat. Haien lehen urratsetako bat kultura inoiz baino gehiago sustatzea izan zen, musika batez ere, eta “Harpa” izeneko Entzunareto Nazional harrigarria sortu zuten.  Abestera animatzen zaituztet. Ahotsa dugu tresnarik ederrena eta giza esentzia komunikatzeko biderik onena”.

Beste esteka batzuk:
www.reverbnation.com/tenoralbertocanetmuga
www.facebook.com/AlbertoCanet.Muga