Menu

Albert Lekuona

Artista grafikoa

Albert Lekuona (Donostia, 1981) 

Arkitektura eta Filosofian formakuntza dauka.
2001.urtetik lan akademiko-artistikoa garatzen du eta autoargitaratua izan da pare bat aldiz.

2018an “Atmosfera formalak” proiektuarekin mugagabeko bat-batekotasun grafiko batean lan egiten hasten da, XX.mendeko mugimendu artistikoetan kokaturik.

Uztailak 1ean Donostian Kutxa Kultur Plazan (Tabakalera) “Atmosfera formalak” erakusketa berria irekitzen da, artistak 2019ko abendutik gaur egun arte egindako lana aurkezturik. Utopia kontzeptuari lotutako planteamenduarekin eta euskarri eta material ezberdinak (baina formatu berarekin) erabiliz. “Atmosfera formalak” egitasmoak kezka bat bera adierazi nahi du: irudikapenaren mugetatik harago dagoena irudikatzea oinarrizko tresnekin.

Erakusketan “Axonometrikoak” izeneko bildumako obrak ugariagoak dira, diseinu baten informazio aha- lik eta handiena erakusten dute, haren irudi deformatu gabean. Hau da, altuerak, luzerak eta sakonerak neurri errealak mantentzen dituzte planoaren gainean, eta objektu bat bere neurri zehatzetan erakusten dute, deformatu gabe, perspektiba konikoarekin gertatzen den bezala

XX. mendea bat-batekotasun grafikoaren apoteosi handia da. Espresionismoak, Futurismoak, Espresionismo Abstraktuak eta Action Painting-ak adierazpen grafikoa aurrekaririk gabeko askatasun-eremu batean jartzen dute. Ildo horien barruan aurkezten da jarduera hau.

Ekitaldi hau Katapulta Plataformak sustatuta dago Kutxa Kulturren kolaborazioarekin, eta Kutxa Fundazioaren babesarekin, eta irekita egongo da Abuztuak 30 arte.

Gaur egun, Albert Lekuonak bere bizitzan lanbidea eta kulturarekiko duen jakin-nahia bateratzen ditu.

Instagram:  albert.lekuona