Menu

Albert Cavalier

Garage Rock

[Kutxa Kultur Musika programak aukeratutako artista 2016ko Katapulta Tour Gipuzkoa zirkuitorako.]

Albert Cavalierreko donostiarrak indartsu datoz Mendebaldeko Kostan eratutako soinuek gurean ere eragin dezaketela erakustera. Laukote gazteak bere burua nekaezin frogatzen du “garage” estiloko temak sortzerako garaian, zeintzuetan melodiak beti indartsu eta lotsagabe suertatzen diren. Black Lips, Ty Segall edo Together Pangea bezalako taldeen jarraitzaile, laukotea arrakastatsu da honelako erreferentziak eure musikan adierazterako orduan, ‘I Don’tFuckin’ Surf’ edo ‘La Casita’ bezalako izaera propioko kantuetan. Inolako dudarik gabe, Albert Cavalierren etorkizuneko mugimenduek gozagarri suertatuko zaizkigunaren itxura dute.

Rock-eko abestirik klasikoenak bertsionatzen zituen lagun-talde moduan hasitakoa, gaur KutxaKultur bezalako festibaletara iritsi den proiektua bilakatu da taldea, baita DeadGhost, Hinds edo Ezra Furman bezalako taldeentzat gonbidatu.