Menu

AITOR RUIZ DE EGINO

Eskultorea

Hernaniko Zikuñaga langile-auzoan, Adarra mendiaren magalean kokatutako industrialde batean, Zikuzulo dago, Aitor Ruiz de Eginoren tailerra.

Bertan garatzen du bere lana, eta, hain zuzen ere, haren obrek mundu naturalaren eta inguru industrialaren arteko oreka ahula dute ardatz. Biologia metalikoa duten figurez osatutako baso batetik bezala ibil daiteke eskulturen artean, eta bidean zehar, ezinezko animalien eta zuhaitz totemikoen profila lausotzen duen lanbroa ikusiko dugu.

Aluminioa da nagusi hernaniarraren lanetan, eta badirudi baso horretarako material ezin hobea dela. Izan ere, material argitsua, arina, leuna eta beroa da, eraldatua hura ere, lurretik atera ostean zerbait desberdin bilakatu dena.

Eskulturak hutsune zentral baten inguruan garatzen dira, eta forma luzeak eta beso zuzen-okerrak harrapatzen dituzte, kako mehetan bukatuz. Sugarra, oreka eta xarma darie. Obra nagusitzat har daitezke jada, eta erro konstruktiboa eta surrealista duen mende hasierako euskal eskulturaren barnean lekua eman behar zaie.