Menu

Agustín A. Martínez

Dantza garaikidea

Irungo bizilaguna 1992-tik aurrera. Dantza klasikoan hasi zuen bere bidea 6 urterekin Irungo Musika eta Dantza Kontserbatorioan Sonia del Barrio -ren eskutik. Hamasei urterekin Burgos-eko Gaztela eta Leon-eko Eskola Profesionalean dantza ikasketak jarraitu zituen.

Lan gogorra, aukerak eta ikasketak bukatu bezain laister, DANTZAZ Konpainiak aukera eskaini zion profesional bezela lan egiteko haien dantza konpainian. Adriana Pous eta Fernando Saez de Ugarte-ri esker, Agustínek dantzaz bizitzea posible izan zuen. Beraien lana eremu, estilo eta koreografo ezberdinekin jarraitu zuen bidea. Adibidez: Itzik Galili, Jone San Martín, Judith Argomaniz eta Lukas Timulak, hainbat artean.

Lehenengo Konpainiako kontratua bukatu baino lehen eta 23 urterekin, Italiatik deitu zioten gure dantzariari BALLETO TEATRO DI TORINO (BTT)-n lan egiteko. Bi urte pasa ondoren Marco De Alteriis koreografoaren aginpean, Euskal Herrira bueltatu zen bere bizitza artistikoarekin jarraitzeko.

Gaur egun, bere sorkuntza eta ikermen poiektu propiotan ari da lanean. Aldi berean, euskal konpainien pieza eta lanetan jarraitzen du koreografo ezberdinekin kolaboratzen, ala nola Oihana Varela eta Myriam Pérez Cazabón-ekin.

Web:  www.vimeo.com/agustinalzagamartinez
Instagram: agustn.a.martinez
Facebook: agustn.martinezleiza