Menu

Abel Barcenilla

Eskultura, Pintura eta Antzertia

Donostian jaioa, baina erroten eta Kixotearen lurretan hazitakoa. 1996az geroztik, hainbat eremutan lan egin du. Antzerkiarekin eta telebistarekin hasi zen, Gizarte Langintzako eta Arte Ederretako ikasketak egin zituen Madrilen. Batik bat eskulturan eta pinturan jarri zuen arreta, antzertian ere aritu zen arren.

Gaur egun, eremu soziala eta artea konbinatzen ditu, minusbaliotasun intelektualak dituzten pertsonen gaitasunak garatzen lagunduz. Hala, Donostiako Hurkoa Fundazioaren buru-gaixoen pintura-tailerra koordinatu eta zuzentzen du.

Hainbat erakusketa indibidual eta kolektibo egin ditu, Ibizan, Madrilen, Bartzelonan, Badajozen, Huelvan Ciudad Realen, Donostian… Hona hemen azken lan eta proiektuetako batzuk:
• “Cada ver es exquisito” erakusketa, Eduardo Chillida Belzuncek babestua, Kutxaren Andia Aretoan 2012an.
• “FRAME!” erakusketa kolektiboan pate hartu zuen “Volveré” lanarekin, Donostiako Okendo Kultura Etxean, 2013an.
• Saga27 taldearekin pintura-erakusketa batean parte hartu zuen, Kutxa Kultur Hiria ekitaldiaren baitan, Donostiako Kubo Aretoan 2013an.

Proiektu horietako estekak:
“Cada ver es… exquisito”
“FRAME!”
“Kutxa Kultur Hiria”