Menu

Lamiak

Rock

[Kutxa Kultur Musika 2021-2022 programak, “Katapulta Tour Gipuzkoa 2022″ zirkuitorako aukeratutako artista.]

2017an sortua, Donostiako rock talde honetan Ander Aranburu (gitarra eta ahotsa), Xabi Arrazola (baxua) eta Xabier De la Fuente (bateria) daude.

Beraien lehen albuma, Itsuen Aroa, Gaztain estudioetan grabatu zen 2019an. Zortzi abestiko luzea irailaren 3an argitaratu zen eta lehen aurkezpen-kontzertua Dokan egin zen. Ondoren, beste kontzertu batzuk eman zituzten Euskal Herri osoan zehar, pandemiak dena geldiarazi zuen arte.

2020an bigarren diskoan hasi ziren lanean eta abenduan estudiora itzuli ziren. Bigarren lanaren aurrerapen gisako 4 single argitaratu dituzte: 2021ean “Eskerrak”, “Krokodiloaren Malkoak” eta “Bigarren Mundu Bat” eta 2022ko Urtarrilan “Gure Izena”.  Disko osoa 2022ko martxoan emango da argitara.

Bandcamp: www.lamiak.bandcamp.com
Facebook: lamiakband
Instagram: lamiaktaldea
Twitter: lamiaktaldea

BIDEOAK:
> Eskerrak
> Krokodiloaren Malkoak
> Bigarren Mundu Bat