Menu

2018 Azaroak 8

AZPEITIA / ANTZERKI TOPAKETAK

EKITALDIA > KATAPULTA TOUR GIPUZKOA 2018
XXXVI. EUSKAL ANTZERKI TOPAKETAK
AZPEITIA

Arte ezenikoetako emanaldiak; ANTZERKIA:
ANODINO  “Maita(ka)le borroka”-rekin
+ NODE “Cronopia Xpress”-rekin
Hizkuntza: euskara

Ordua: 20.00 / Sarrera irekia
Tokia: Sanagustin kulturgunea (Plaza Nagusia, Azpeitia)

ANODINO // Katapulta Tour Gipuzkoa 2018 zirkuitorako aukeratutako artista//
“Maita(k)ale Borroka” -ren sinopsia: Kepa, gau erromantiko hartarako prest dago dagoeneko: jatetxea, lore sorta bikaina, kandelak… Noski, ez zuen espero egun horretan deitutako grebak gau hartako norabidea guztiz aldatuko zuenik. Neska hura perfektua zen; hala zirudien behintzat. Indarkeriaz, maitasunez eta bestelako aldarrikapenez beteriko antzezlana.

Aktoreak: Ane Pikaza eta Aitor Fernandino. Testua: Mikel Fernandino. Zuzendaritza: Getari Etxegarai Turrillas.

Biografia:  http://eu.katapulta.org/portfolio/anodino-teatroa/
Facebook-orria: 
Anodino Teatroa
Web-orria: www.anodinoteatroa.com

NODE  // Katapulta Tour Gipuzkoa 2018 zirkuitorako aukeratutako artista//
“Cronopia Xpress”-en sinopsia: “Cronopia” Delantial geltokitik ateratzen den trena irtetear dago. Lekurik aproposena, dudarik gabe, bide desberdinak daramaten pertsonaiek topo egin dezaten. Tren honen konpartimentu bat, hain zuzen ere, gure protagonisten elkargunea izango da. Hiru ezezagun, hiru istoria, hiru maleta eta tren bat. Iragana, ametsak eta sekretu ilun bat kaleratuko duen bidai bitxia. Zer gertatuko ote da? Surrealismoa eta komedia beltza bere bidezko neurrian eta zoroki nahasita, nola ez! Igotzeko prest?

Antzezleak: Iñaki Cid, Anuxka Etxeberria eta Ivan Aizpurua. Autorea: NODE.

Bideoa: Node
Biografia:
 http://eu.katapulta.org/portfolio/node/
Facebook-orria: www.facebook.com/node.eus
Web-orria: node.eus

ANTOLATZAILEA:  KATAPULTA + Sanagustin kulturgunea + Azpeitiko Udala