Menu

2020 Abenduak 4

AZKOITIA / TORRE ZURI

KATAPULTA ACTION > ERAKUSKETA TENPORALA:
Artista:
 
UDANE JUARISTI
Erakusketa: 
“IBILIxen”
Herria: AZKOITIA
Tokia:  Torre Zuri (Herriko Enparantza, z/g.)
Irekiera eguna: 2020ko Abenduak 4
Erakusketaren iraupena: 2020ko Abenduak 4 – 20

Abenduaren 4an Azkoitiko Torre Zuri-an Udane Juaristi margolariaren “IBILIxen” izena duen pintura erakusketa berria irekiko da.
Erakusketa honetan artistak 2018tik gaur arte egindako artelanen aukeraketa bat aurkezten du. Bertan, bilakaera piktoriko bat dago obra urbanoetako garaietatik oraingo obra organiko berrienetaraino.
Ekitaldi hau Katapulta Plataformak sustatuta dago Torre Zuriren kolaborazioarekin eta Kutxa Fundazioaren eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren babesarekin.

IBILIxen
“Nire inspirazioak beste norabide bat hartu du azken aldian; esan daiteke beste aro edo garai batean nagoela. Aldaketa egon da, beraz, koloreetan, gaietan eta pintatzeko moduan, batez ere. Beste behar batzuk agertu dira, eta behar horiek obra desberdinak egitera eraman naute. Ez da desagertu hain nirea izan den izaera urbanoa, noski, baina, oraingoan, organikoagoak diren irudiekin eta sentsazioekin jolastu dut. Seguraski, nirekin egon den eta ezkutuan zegoen sen naturala agertu da. Margotzeko modu askeago eta solteago batean sortutako lanak dira, batez ere.
Ibillbidean datorzkigun aldaketek toki berri batzuetara eramaten gaituztenez, IBILIxen suertatu diren bide berriak erakutsiko ditut erakusketa honetan. Zuri-beltzetik hasi eta kolorez beteriko obrak ikusi ahalko dira bertan; desberdinak elkarren artean, baina, era berean, antzekotasuna eta lotura dute lanek. 2020 ko lanik berrienak, aurreko urteetako lanekin tartekatuta, beraien arteko zubiak eraikiz.”

UDANE JUARISTI IBAÑEZ / UDATXO (Azkoitia,1985)
Udane Juaristi pintore Azkoitiarra da eta Arte Ederrak ikasketak egin zituen Leioan, eta Parisen. Ikasketetan, hainbat teknika desberdin ikasi zituen, bere pintura lanetan txertatzeko. Pintura, collagea eta transfer teknika nahastuz, bere estilo propioa billatu zuen, izaera urbanoko koadroak sortuz.
Kalea beti izan du ispirazio iturri handiena. Bertan ateratako argazkiak erabiltzen ditu, kolorez beteriko obrak sortzeko. Gaur egun, Ispirazio iturria izateaz aparte, kaleko hormak hartzen ditu lientzo gisa, bertan bere lanak pintatuz eta kalea koloreztatuz.
Kaleko eszenak irudikatzen ditu, bere kamararekin ateratako argazkiez baliatuz. Kaleko jendea irudikatzea du gustoko, beraien mugimentuak, koloreak, argia.
Bere lanak hainbat lekutan ikusi ahal izan dira; Donostiako ARTEZTU, TIRIKITAUKI edo ARTEUPARTE galerietan, Zarauzko ISPILUN, Lekunberriko ESPAZIO B ETA B-n, Madrileko LA CAUSA galerian edota Alemaniako COLAB galerian. Bestalde, arte urbanoko jaialdietan hartu du parte, espacio publikoetan bere lanak utziz. Esaterako; Madrilen, Zaragozan, Baionan, hendaian, Lekunberrin, Maulen, Oviedon, Santanderren, Bartzelonan, Irunen, Donostian, Azkoitian eta Getarian.

Instagram:  udatxo
Facebook: udane.juaristi
Web:  www.udatxo.com