Menu

2019 Abenduak 20

AZKOITIA / TORRE ZURI

KATAPULTA ACTION > ERAKUSKETA TENPORALA:
AZKOITIA

Artista: GORKA LARRAÑAGA
Erakusketa: “Eskuaskotarikoa”

Tokia:  Torre Zuri (Azkoitia)
Inaugurazio eguna:  2019ko Abenduak 20
Ordua: 19:00etan.

Erakusketaren iraupena: Abenduak 20tik, 2020ko Urtarrilak 6ra

Ordutegia:
Astelehenetik ostegunera: 18:00 – 20:00
Ostiralak eta larunbatak: 12:00 – 14:00 + 18:00 – 20:00
Igandeak: 12:00 – 14:00

Abenduaren 20an Azpeitiko Torre Zuri-an  inauguratuko da Gorka Larrañaga artistaren “Eskuaskotarikoa” pintura erakusketa.
Bertan, artistaren ibilbidearen artelanak eta baita ere, obra berriak ikusi ahal izango dira.

Erakusketa hau Katapulta Plataformak sustatuta dago Torre Zuri-ren kolaborazioarekin, eta Kutxa Fundazioa eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren babesarekin.

20 urte pasa dira Gorka Larrañaga sortzaileak bere lana lehen aldiz aurkeztu zuenetik Azkoitiko Torre zuri aretoan. 20 urte geroago bere lana aurkeztuko du berriro, urte hauetako lanaren eta ikerketaren adibide batzuk erakutsiz. Erakusketak garai desberdinetako obrak uztartuko ditu proposamen bakar batean arkieta bisual dinamiko bat sortuz.

Gorka Larrañaga (Azkoitia, Euskal Herria, 1974) Pintura, eskultura eta grafika uztartzen ditu irudiaren baliabide teknologikoekin. Hiriko paisaiaren “hots” txikiak bereganatzen ditu bere metodoak, keinu piktoriko berriak bihurtzeko eta bere kualitate espresiboak, formalak, kontenplatiboak eta ebokatiboak esploratzeko. Espainian, Mexikon, Txilen eta Ekuatoren egin ditu erakusketak. Hainbat sari eta errekonozimendu ditu Espainian, Mexikon, EEBBetan eta Euskal Herrian. Casa Galeriako zuzendari-sortzaile izan zen (2008-2018). Honako erakunde hauekin kolaboratu du proiektu artistikotan: Espainiako Enbaxada, Eusko Jaurlaritzak Mexikon duen Ordezkaritza Bulegoa, Etxepare Euskal Institutua eta FONCA.

Instagram: gorkalarranaga_
Facebook: gorkalarranagairanixe