Menu

2018 Urriak 6

ORIO / PLAZA

EKITALDIA >
KATAPULTA TOUR GIPUZKOA – SUPer FEDERARTE FEST – “Euskal Surf Kultura”

ORIO
Kontzertuen tokia: Orioko plaza.

Informazio osoa: www.facebook.com/GipuzkoaSurf

[Katapulta Tour Gipuzkoa 2018 zirkuitoak Festibalarekin kolaboratzen du, “Madeleine” eta “Voltaia” taldeekin].
MADELEINE kontzertua: 21:30etan.
VOLTAIA kontzertua : 
22:30etan.

VOLTAIA
Katapulta Tour Gipuzkoa 2018 zirkuiturako aukeratutako artista //
“Voltaia” 2014an sortu zen Zumaian. Urte horretan argitaratu zuten 1. diskoa. Hasieratik kontzertu ugari eskaini zituzten eta hainbat tokitan aurkeztu zuten. 2015eko udaran lehendabiziko bira amaitu osten “Medusa” 2. diskoa kaleratu zuten. 80 kontzertu inguru eskaini zituzten lan honekin. Jon Duran baterijoleak taldea utzi eta bere tokia Pablo Sanchezek bete zuen. Hasieratik 70eko hamarkadako rock doinuen eta stoner rock-aren eragina erakutsi dute Zumaiako taldearen kantuek.
2018ko Otsailak 16an, “Erortzen” disko berria argitaratu dute. Zestoako GAZTAIN ESTUDIOAK/ESTUDIOS-en grabatu dute eta Eñaut Gaztañaga Sagarzazu (Grises) arduratu da ekoizpenaz.

Taldea, Unai Eizagirre (Baxua eta ahotsa), Pablo Sanchez (Bateria) eta Ion Brakamonte (Gitarra)-k osatzen dute.

Web-orria: voltaia.bandcamp.com
Facebook-orria: Voltaiaband

 

MADELEINE
2018ko Katapulta Tour Gipuzkoa zirkuitorako aukeratutako artista, 2017 Kutxa Kultur Musika programak.//
“Madeleine” Donostiko lau lagunek osatzen dugu; Gartxot Unsain Letona, Itzal Uranga Ugarte, Jon Iñaki Benito Urteaga eta Jagoba Salvador Zaldua. Melodia maite dugu, emozionala den hori, eta nola ez, abesti puskak. Ezin esan zein urtetan hasi ginen, baina bai bolada luzea daramagula gure unibertso musikala eraiki nahian. Paisaia ambientalak, zati azkarragoak eta efektuz beteriko atmosferak maite dirugu. Urte hauetan zehar gehienbat Euskal Herriko gaztetxe zirkuitoan aritu gara jotzen, eszenatoki handiagoekin (Atabal, Plateruena, Festi Lasai, Intxaurrondo K.E…) uztartuz. Toundra, Lisabö, Gojira edo Jardin de la Croix taldeekin batera aritu gara, besteak beste. Bi lan kaleratu ditugu orain arte, Madeleine (2009) eta Mugarri (2013), biak autoekoizpenaren bidetik eta Radix Records-en laguntzarekin

Web-orria: madeleinetaldea.bandcamp.com
Facebook-orria: Madeleine

ANTOLATZAILEA:  KATAPULTA –  Gipuzkoako Surf Federazioa