Menu

2016 Azaroak 6

EIBAR / BIHARRIAN

EKITALDIA > KATAPULTA TOUR GIPUZKOA ZIRKUITOA. EIBAR.
Emanaldia: PEZ LIMBO [MAMÁ GALLINA]
+ CIA. NOGUSANO [A PAN Y AGUA]
Arte eszenikoak, mikroantzerkia.
Tokia: Biharrian (Ubitxa 16 – 18, Eibar)
Ordua: 18.00h.
Sarrera dohainik.

PEZ LIMBO
Katapultatour Gipuzkoa zirkuitoko partehartzailea eta Gaztemaniak aukeratutako artista.//
Munduari so egin eta harritu egiten gara. Ikuskera horrek mugiarazten gaitu eta nahi dugu kontatu, sortu, islatu, adierazi, zalantzan jarri, elkarbanatu; gure erreminta sormen eszenikoa da, denok harritzeko eta mugiarazteko. Gizartearen eta giza harremanen hainbat alderdiri ematen diogun begirada kritiko hori abiapuntu, gure ikuskizunak sortzen ditugu. Hartara, gureak izaten dira egoera ezinezkoak, irudikapen burugabeak, irrealtasun sinesgarria, umorea, garraztasun eta poesia nahasten dituen imajinarioa, alegia. Pez Limbo-n guk geuk sortzeko apustua egiten dugu. Aurkituko gaituzu kalean, aretoetan, beste espazio batzuetan, formatu ertainean edo txikian, testua tartean edo testurik gabe, baina beti ere ikusleengandik gertuko ikuskizuna eskainiz.
Facebook-orria: pezlimbo.creaciones

CIA. NOGUSANO
Katapultatour Gipuzkoa zirkuitoko partehartzailea eta Gaztemaniak aukeratutako artista.//
Jon eta Paolo, 2010eko Urrian ezagutu zuten elkar, Lugaritzeko antzerki ikastaro trinko batean. Lehen elkar-ikusi hau eta gero, urteetan ez ziren gehiago ikusi. Bakoitzak bere aldetik, clown ikastaro askotan parte-hartu zuten, Virginia Imaz, Pep Vila, Anton Valen, Caroline Dream, Carlo MÔ eta Mr Di entre-ekin, besteak beste.Bartzelonan Phillipe Gaulier-en ikastaro batean berriz egin zuten topo. Eta garagardo eta tontakeri artean, Abendu horretan, elkarrekin zer edo zer sortzea otu zitzaien Donostiako bueltarako. Honela jaio zen “A pan y Agua”. 2013tik hona pieza honetan dihardute jo ta su, eta honekin bi sari jaso dituzte: bata, “2013an Asvineneako poltsiko antzerkiko publikoaren saria ”, eta bestea, “2015ean Milango Klown jaialdiko epaimahaiaren saria”.
Facebook-orria: cia.nogusano

ANTOLATZAILEA: KATAPULTA