Menu

Iraia Okina

Ilustrazioa, Pintura, Eskulangintza

Iraia Okina Arte Ederrak ikasketen ostean irakaskuntza eta zenbait argitaletxerentzako albumak ilustratzea uztartu ditu eta 2006.urtetik esparru artistikora dedikatzen da modu esklusiboan. Haren lanak kartel, aldizkari eta liburuetan aurki daitezke eta hainbat erakusketa eta lehiaketetan parte hartu du, bai maila lokalean- II Etxepare Beka eta Euskadi Sarietan finalista 2009 eta 2010ean- eta baita nazioartean- Fine Work Price aipamena Japoniako ilustratzaileen Elkarteak antolatutako nazioarteko lehiaketan 2010ean eta urrezko plaka 2013ko Bratislavako ilustrazioen erakusketa internazionalean. Bere lanak aukeratuak izan ziren erakusketa ibiltari baterako Japonen 2015-2016.

2017an Antxiñe Mendizabalek idatzitako “Emakume Burugabea” proiektuarekin Eusko Jaurlaritzako ilustrazioak sortzeko diru laguntza jaso zuen.

Bere sentimenduak adierazteko lengoai bisual egokiena bilatu asmoz, ilustrazioaz gain, pintura, artisautza zein txotxongiloen mundua bezalako diziplinekin esperimentatzen du, haren lana bizitza estilo bat bihurtzeraino.

Web-orria: www.iraiaokina.com
Bideoa: Emakume Burugabea